Iker Arrue, dantzaria
April 9, 2010
http://www.youtube.com/watch?v=UFFNOPmN6Xg&feature=player_embedded
HIDDEN / CHOICE
Olga Cobos eta Peter Mika / Russell Maliphant
Iker Arrue, 1977an Donostian jaioa, Espainia eta Europa mailan dantza garaikideko konpainia eta koreografo ezberdinekin lanean ibilitakoa da. Egun, Dance Theatre of Ireland eta Bartzelonako CobosMika konpainiekin lanean aritzeaz gain, bere kabuz nahiz Laura Vilar dantzari katalandarrarekin ere buruturiko lanen sorkuntza eta ekoizpenean dabil.
Bartzelonako Euskal Etxean, besteren artean Uke Nage saioaren sorkuntzan ari dira lanean:
"UKE NAGE bi hizkuntza ezberdin elkartzearen emaitza da,mugimenduari aurre egiteko bi modu, bestearen aurrean geure burua kokatzeko bi jokabide: dantza garaikidea eta Aikidoa.
Egungo gizarte indibidualistaren problematika aztertzeko asmoz, dantza garaikidea eta Aikidoaren uztarketan ohinarritu gara. Izan ere, azken honen filosofiaren aplikazioak erreakzio berriak aurkez baititzake.
Zer nolako jarrera dugu ezezagun baten aurrean? Defentsa edo erasorako prestatzen gara? Ikusle edo parteartzaile gara? Zer ondorio ditu bestearengan gure jokabideak? Zer da bestearenganako errespetua sortarazten diguna, bere indarra, bere azkartasuna…? Ala aurreiritzi gabeko errespetu eta askatasuna eskaintzen dizkiogu?"
Bartzelonako UAB unibertsitateko Estetika Master-a zuzentzen duen Gerard Vilar-ekin batera, Laurak eta Ikerrek Danza y Performatividad hitzaldian ere hartzen dute parte. Estetika katedratikoaren azalpen teorikoarekin batera, dantza garaikideko saio bat aurkezten dute, ondoren ikusentzuleekin batera azaldutakoaren ikuspuntu ezberdinak ezagutu eta aztertzeko.
Dantzari bezala aritzeaz gain pedagogo moduan ere jarduten da Espainia eta Europa mailan.